Sparteens… baina zer demontre ari dira ?

Filmatze lan taldea B.A.R.U.F., The Sparteens, Don’t Save The Queen eta Ziburuko zine eta audiobisual munduko profesional talde batzuez osaturik zegoen.
Bigarren zurrumurruarekiko… datorrena irakurri:

Barkamenak eskatzen ditugu

Ugariak izan zarete Maribel-en zaurien berri kontaktatu gaituzuenok. Jakinean ez daudenentzat, azaldu behar da facebook-en Gara egunkariko azal faltsu bat agertu dela. Txantxa bat baino ez zen azal horretan Maribel-en aurkako eraso bat deskribatzen zen.

20120219-gara-maribel-200Jakin behar da, filmatzearen ondotik, argazki irringarri batzu atera ditugula, makilajea aprobetxatuz. Gero, argazki-montaje bat egin genuen eta parreareazten gintuen testu absurdo batez lagundurik, facebook-en ezarri dugu, gure artean. Azken finean, laburmetraiaren promoziorako aproposa iruditu zaigu eta publikoa bihurtu dugu, promoziorako irudi bat zela iragarriz.
Espero ez genuena zen jendeak benetan txantxa absurdo hori sinestea.

Jakin behar da Gara-k ez dituela inoiz “sucesos” delakoak azalan ezartzen, eta oraindik gutxiago hain absurdoa den testu bat. Gure ustetan, argi zegoen txantxa bat zela, batez ere argazki-montajea gaizki egina zegoelako.
Ala ta gustiz ere barkamenak eskatu behar ditugu norbait irainduta sentitu baldin bada (izan dira). Argazki-montaje horretan ez zen inungo interpretazio arrarorik bilatu behar, filmatze bukaerako txantxa promozional bat baino ez zen.

Kasu !

Ikasbide: Ez zaitez fidatu faltsukerietaz !

Share Button
This entry was posted in Bloga. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude