The Sparteens taldeak « Bi doberman beltz » maxi single-a kaleratuko du

Honela sortu zen garraxi-askatzaile-bihurtutako -frustrazioaren himnoa den «Bi doberman beltz» izeneko pieza hau. Esana beharra dago audiobisual ekoizpenetan bere lehen pausuak eman zituela Maribelek, The Sparteens taldeko abeslaria, «Digging The Grave» edo «Eustakioren bertso batzuk» bezalako scopitone bikainekin ;  eta horren ondotik kanta honi amaieratik hasita bizia ematea erabaki zuela; hau da, bere espresio bisualetik hasita.

Diska honekin beren garaiko ohitura editorialei segida eman zioten, hala nola, single-aren formatoa defendatuz. Azken finean freskotasun eta berehalakotasunaren formatoa. Hala ere, The Sparteens taldekoek ezin izan zuten ganbaran, trastoen artean, berreskuratutako garaiko altxor bina gehitzearen tentazioari uko egin.  Alde batetik «Bagare» abestia aurkitzen dugu, Araban Euskaraz 62ko kanpainarako eskatu egin zitzaien konposizioa. Eta beste aldetik «Eustakioren bertso batzuk» a capella modura egindako doo-woop kantua; ondoko hau askoz tonu irmagoan eginikoa, erakusteko, nunbait, The Sparteens taldeko kideek gai larri eta konplexuengan ardura bazutela, hainbat arrazoiengatik munduan zehar babesgabeko haurrak hiltzen ziren bitartean.

Eta horrela, bat-batean , taldeko «datorren single» hori nolabaiteko «maxi» adjektivo ederra irabazi zuen bere alboan, «Maxi single-a» bilakatuz. Kantu bakar batetik hirura pasatu baitzen, baita hiru kantu hoietatik biren scopitoneak* gehiturik, zeren eta, hasieran aipatzen dugun bezala, «hastapenean, irudia sortu zen».
*Scopitonea: Bideoklipa, zu bezalako gaztetxoentzat.

 

Share Button

À propos de Jay Lion

Membre de The Sparteens en 1966, ayant marqué de sa patte inimitable la deuxième période du groupe, il a mystérieusement disparu en février 1970, et n'a été miraculeusement retrouvé qu'en 2010, inconscient dans les poubelles d'une maison close, habillé d'un uniforme de guardia civil, et ayant perdu tout souvenir des 40 dernières années.
Ce contenu a été publié dans Uncategorized. Vous pouvez le mettre en favoris avec ce permalien.

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *